domingo, 14 de junio de 2009

Komunikabideak Iraneko hauteskunde presidentzialen aurrean

0 comentarios

Ekainaren 13an Estatu Espainola honako titularrareki esnatzen zen: “Iranek Ahmadineyaden jarraitzearen alde egiten du”. Egungo presidenteak %65ko babesa lortu zuen bozken %80a zenbaturik zeudela, bere aurkari zen Mir Hussein Mousavi erreformistaren aurrean, %31 lortzen zuelarik. El Paíseko Ángeles Espinosa kazetaria berriaren aurrean harriturik gelditu zen, baina zihurrenik ez zen bakarra izan.

Aurreko egun hauetan, komunikabideetan itxaropen sentimendu bat zabaldurik zegoen: la Erreformisten garaipenaren aukera iraniar hauteskunde presidentzialetan. Itxaropen honek Iranen aldaketa igurikapen batzuetara eraman duela dirudi, barne eta kanpo inkesten errealitatearekin bateratzen ez zirenak, ezta sistema iraniarraren natura propioarekin ere.

Mir Hussein Mousaviren aldeko jarrera, prensako iritzi artikulu gehienetan plazaratu da, nahiz eta programa nuklearra atzera botatzea baztertzen duen hauteskundeak irabaziz gero. Nahiz eta hautagai erreformista Mendebaldearekin programa nuklearra negoziatzeko prest zegoen, Ahmadineyad presidenteak ere Obamarekin negoziatzeko borondatea azaleratu zuen.

Komunikabide askotan aldaketaren aldeko itxaropenaz ari ziren, batzuk, COPEren kasuan, popularismoa eta itxaropen erreformistaren artean banaturik zegoen Iran batetaz hitz egiten zuten, baina beste batzuk kontuz ibili ziren aldaketa itxaropenei hitz egiteko orduan, hauteskunde oso konplexuak aurkezten ziren eta. Mousavi Zaintzaileen Kontseiluaren filtroa pasatzea lortu zuen, Iraneko sistema politikoaren organo boteretsuenetarikoak, Islamiar Asanblada Kontsultiboan (Legebiltzarra) onarturiko legeal betatzeko ahalmena duena, Adituen Asanbladarako, Islamiar Asanblada Kontsultibo berarako eta Presidentziarako hauteskundeetan aurkezturiko hautagaitzak betatzeko ahalmena bezala. Baina hala ere, hautagai erreformistak ibilbide zaila zeukan egiteko: lehenik hauteskundeak irabazi eta ondoren Alí Jamenei Lider Gorenaren oztopoak gainditu erreforma politikoak burutu ahal izateko, iraganean Muhammad Jatami erreformistak aurkitu zituen bezala.

Emaitzak ezagutu baino egun bat lehenago, Esthel Bonnetek La Razón egunkarian, ez zuen inolako zalantzak "hauteskundeak Ahmadineyad biguntzen dute” bezalako titularra iragartzeko, nahiz eta onartzen zuen garailea edonor izanik sistema politiko iraniarrean ez zirela aldaketa garrantzitsuak sortuko. “Islamiar estremismoa Ekialde Hurbilean modaz kanpo gelditzen ari zel” ere zioen, Libanoko Parlamenturako hauteskundeetan Hezbollahren porrota eta 14-M Koalizio antisirioa eta mendebaldezalearen garaipena zela eta alde batetik eta mendebaldeko komunikabideek Mousavi lehen ministro ohiak lideraturiko "iraultza berdea" deitu dutena bestalde. Bitartean, egun berberan, nahiz eta titularretan ez zuten egiten, beste komunikabide batzuek zioten Washingtoneko institutoek burututako inkesten arabera, egungo presidenteak bozken %43a lortuko zuela, Mousavik %14a lortuko zuen bitartean.

“Lortuko ahal du Ahmadineyadek Irago Presidente hautatua izatea? galderaren aurrean Mikel Ayestaranek ABC egunkarian ezetz zioen, lehen hauteskunde garrantzitsuek zioen bezala, Ayande News komunikabide iraniarra bezala. Bestalde Luciano Zaccara irakasleak TEIM Hauteskunde Behatokiko iraniar hauteskunde aurreko analisian zioen Iranen egindako iritzi inkesteen sinesgarritasuna oso mugatua zela, talde politikoei atxikitutako komunikabideek eginak direlako eta irizpide zientifiko eta estadistiko urriekin gainera. Dokumentu berean honako grafikoa eskaintzen da, non 2008ko abendua eta 2009ko maiatzaren artean egindako inkestak biltzen diren; erderaz ikus dezakegunez orokorrean Ahmadineyad hautagaiari ematen zitzaion garaipena.


Egungo presidentearen garaipena azaltzen zuen lehen datu ofizialak ezagutu eta gero, Mousavi oposizioko hautagaiak Zaintzaileen Kontseiluari hauteskunde iruzurra salatuz hauteskundeen baliogabetzea eskatu zuen , eta Teherángo kaleetatik emaitzen aurka manifestaldiak suertatu dira, Ahmadineyaden jarraitzaileen garaipena ospatzen zuten bitartean. El Mundo egunkariak mendebaldeko analisten harridura aurkeztu du, iruzurraren tesia defendatzen dute eta, nahiz eta momentuz zentzu honetako probarik ez dagoen. Bestalde, El País, egunkarian Moisés Naímek desilusionaturik
"aiatolahk gauza galtzera eraman zuela" adierazi zuen, aldaketaren aldeko itxaropenari erreferentzia eginez.

Momtuz hauteskundeen emaitzek garaipen argia eman diote egungo presidenteari eta kontserbadore eta erreformisten arteko tentsio eta aurkaketak sortu ditu. Bi hautagai nagusiek beren burua garailetzat jo dute, Errepublika Islamikoaren barnean lehengo aldiz hauteskunde batzuek legitimitatea kolokan jarriz. Hurrengo astetan gertatuko denaz erne egonen gara, eta hauteskunde emaitza hauen emaitzen ondorioetaz, estatuko prentsak hainbeste kezkatzen dituenak.

*1 Irdudia: Ahmadineyad Teherango hauteskunde ekitaldi batean. Iturria: El Mundo.
*2 Irudia: Irango sistema politikoaren harreman interinstituzionalen organigrama, gazteleraz. Iturria: BBC Mundo, 2005eko ekainaren 6a.
*3 Irudia:
2008ko abendua eta 2009ko maiatzaren artean iraniar komunikabideek egindako inkestak hauteskunde presidentzialetako boto asmoari buruz. Iturria: "Análisis Preelectoral: Irán / Encuestas, participación y claves electorales", Análisis del Observatorio Electoral TEIM, UAM (Madrid, 2009).

Continuar leyendo...

sábado, 13 de junio de 2009

Nazionalitatea berri gisa

0 comentarios
Alineación a la izquierda

2009ko Otsailaren 24ean, El Mundo egunkariaren edizio digitalean ondorengo berria irakurtzen genuen: Zazpi atxilotu L'Hospitaleteko borroka baten ondorioz gertaturiko gizon baten heriotza dela eta. Berriak ere zioen: “sei atxilotu ekuatoriar jatorrikoak dira eta bestea hondurastar jatorrikoa, eta Badalonan hasitako dispositibo zabal baten ondoren aurkituak izan ziren (…)”. Ondoren, egileak “hildakoa 53 urteko boliviartarra zen (…)” irakurtzen genuen. Atal berdinean beste indarkeriarekin harremanaturiko bi gertakizun zeuden: lehenengoan, gizon batek emakume gazte bati hatz bat ahoskadura batez erauzten dio borroka batean, bigarrenean aldiz preso batek kartzelako erizaindegian mediku batzuei labanxka batekin erasotzen die. Bietan inon ez zen erasotzaileen eta erasotuen nazionalitatea aipatzen. Arrazoia: espainiarriak dira.



Esperientzia hau estatuko beste komunikabide digitaletan errepikatzen da. Etorkin zordunen kopurua 600.000era igo da edo Gizon argentinar bat kondenatzen dute Malagan beste gizon batekin inmigrazioari buruz eztabaidatu ondoren laban batekin erasotzeagatik bezalakoak Minuto Digital web orrian irakur ditzakegu. Leku horretan ez da aipatzen krisi ekonomikoa dela eta espainiar zordunen kopurua zenbatera igo den edo ez da aipatzen susmagarrien nazionalitaterik ekintzak espainiar batek buru dituenean. Atari honek zehazki Inmigrazioa deituko atal bat dauka, non atzerritarrekin erlazionaturiko delituak edo aspektu negatiboak plazaratzen diren. Bestalde, ez dira inongo artxiborik agertzen (gai horri buruzko atalean ezta ere) Dom Amby Okonkwo etorkin ilegal nigeriarrari buruz, zeinek iaz Poliziari motorista batek galdutako 2.700 euro itzuli zizkion.
Notiziabilitate edo berri baten baloreen artean newsmaking (berri baten produkzioa) gidatzeko parametroak aurkitzen ditugu. Stella Martini akademikoari erreparatuz, Kazetaritza, berria eta notiziabilitatea deituriko lanean, nazionalitatea berrian nabarmendu beharreko faktore bezala egotea kategorikoki uka dezakegu. Dena den, berriaren beste balore hauei erreparatzen die: “berritasuna, originaltasuna, aurresanezintasuna, argitaratu gabea izatea, gertakizunen etorkizuneko garapena, igarrantzia eta larritasuna, gertakizunaren gizartearekiko hurbiltasun geografikoa, pertsona kopurua edo inplikaturiko tokiekin harremanaturiko magnitudea, inplikaturiko pertsonen hierarkia eta desplazamenduen inklusioa”. Beraz, informazioaren teorikoek diotenez, nazionalitatea ez da gertakizun garrantzitsu bat, benetan hala ez bada noski. Dom Amby Okonkworen kasua aipa genezake, non pertsonaiaren nazionalitatea garrantzitsua den benetan, nabarmenagoa delako, eta "originalagoa", Estatu espainolean daukan egoera ilegala dela eta. Hala ere, ezin dezakegu gauza bera esan arestian aipatutako beste kasuetan.
Gauzak horrela diren arren, inkesta eta berri aunitz izenburuetan inplikatuen nazionalitatea aipatzen dute, beri espainiarra ez baldin bada. Berri bezala daukagu, beraz, tratu txarrak inmigranteen esku jasotzen dituzten emakumezkoen kasuen igoera, indarkeria matxista egiten jarraitzen duten espainolen zenbatekorik aipatu gabe. Delincuentziaren kasuan berdin gertatzen da. Orain dela hilabete batzuk, Marta del Castilloren kasua zela eta, Telecincok eskeintzen duen Rojo y Negro programan, desagertutako pertsonen senideek eta adituek emandako testigantzadun programa berezia eman zuen. Testigantzen artean, parrokiarretako batek mafia atzerritarrak neskatoak desagertarazteko kontratatuak izateko aukerari buruzko kezka azaldu zuen; hau da, ordaindutako bahiketetan aritzen ziren mafiak. Martaren kokalekua ez da oraindik ezagutzen, baina programaren ondorengo informazioek ziotenez neskatxaren desagerpenari buruzko susmagarriak espainolak izan zitekeen. Era berean, Mari Luz Cortésen hilketa espainiar batek egin zuen. Mafia atzerritarren tesia ez da inongo adibide ezagunean oinarritzen, hilketa mota hauen egile espainiarren kasuak hemeroteketan aurkitzen direlarik. Baina merkatuaren arauek diote izenburu bat erakargarriagoa dela "marokiar" edo "lating-king" terminoak daramatzala.

Etorkinek egndako delituak nabarmentzearen egoera, prejudizio sozialetan bilakatu daiteke, Komunikabideek inmigrazioa nola begiratzen duten eta aniztasuna nola transmititzen duten ikerketak dioen bezala, UABk aurkeztua. Estatu espainolean aurrekariak badaude, El Ejidon zehazki. Dena den, Italian, Silvio Berlusconi eta bere Inmigrazioari buruzko Lege proiektua dela eta arrazakeriaren igoera nabarmendu da. Il Cavalierek, Rumaniak "xenofobia bultzatzea" leporatu diolarik, etorkinak eskoletan baztertzea proposatu du. Nahiz eta milaka pertsonek bere desadostasuna adierazi duten Berlusconiren politika honekin, herrialdean istilu arrazistak areagotu egin dira. Otsailean bertan hiru gaztek etorkin indiar bat erre zuten "dibertsioagatik".

Prentsaren egunerokotasun produktiboari erreparatuz -hau da, mass media delakoek xenofobia bultzatuz- arraza bazterketaren aldeko gizarte babesa areagotu egin da, Poliziak jasotako aginduek, inmigrazio ilegalaren aurka borrokatzeko, azaltzen dutenez. Ez da kasualitate hutsa, eta grafikoek hala diote,CIS-aren barometroetan inmigrazioa estatu espainoleko biztanleek hiru kezketarikoen artean egotea, prentsak atzerritarrekin harremanaturiko gertakizun negatiboei garrantzia ematen dioten momentuetan.

PD/ Ikusgarria da nola krisi ekonomikoa dela eta delinkuentzia espainiarra justifikatzen den, eta nola ez diren inoiz justifikatu etorkinek burututako gaiztakeriak pairatzen duten egoera ekonomikoa edo beren egoera ilegalarengatik pairatzen duten esplotazio egoeragatik.

*Irudia: Komunikabideek nola progresiboki inmigrazioarekin harremanaturiko gaiei garrantzi gehiago eskaintzen dioten azaltzen duen grafikoa. Iturria: "Cómo miran los medios la inmigración y transmiten la diversidad," UAB (Barcelona, 2004).


Continuar leyendo...
 

intimbrados is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Sin obras derivadas 3.0 España License.