
Ekainaren 13an Estatu Espainola honako titularrareki esnatzen zen: “Iranek Ahmadineyaden jarraitzearen alde egiten du”. Egungo presidenteak %65ko babesa lortu zuen bozken %80a zenbaturik zeudela, bere aurkari zen Mir Hussein Mousavi erreformistaren aurrean, %31 lortzen zuelarik. El Paíseko Ángeles Espinosa kazetaria berriaren aurrean harriturik gelditu zen, baina zihurrenik ez zen bakarra izan.
Aurreko egun hauetan, komunikabideetan itxaropen sentimendu bat zabaldurik zegoen: la Erreformisten garaipenaren aukera iraniar hauteskunde presidentzialetan. Itxaropen honek Iranen aldaketa igurikapen batzuetara eraman duela dirudi, barne eta kanpo inkesten errealitatearekin bateratzen ez zirenak, ezta sistema iraniarraren natura propioarekin ere.
Mir Hussein Mousaviren aldeko jarrera, prensako iritzi artikulu gehienetan plazaratu da, nahiz eta programa nuklearra atzera botatzea baztertzen duen hauteskundeak irabaziz gero. Nahiz eta hautagai erreformista Mendebaldearekin programa nuklearra negoziatzeko prest zegoen, Ahmadineyad presidenteak ere Obamarekin negoziatzeko borondatea azaleratu zuen.
Komunikabide askotan aldaketaren aldeko itxaropenaz ari ziren, batzuk, COPEren kasuan, popularismoa eta itxaropen erreformistaren artean banaturik zegoen Iran batetaz hitz egiten zuten, baina beste batzuk kontuz ibili ziren aldaketa itxaropenei hitz egiteko orduan, hauteskunde oso konplexuak aurkezten ziren eta. Mousavi Zaintzaileen Kontseiluaren filtroa pasatzea lortu zuen, Iraneko sistema politikoaren organo boteretsuenetarikoak, Islamiar Asanblada Kontsultiboan (Legebiltzarra) onarturiko legeal betatzeko ahalmena duena, Adituen Asanbladarako, Islamiar Asanblada Kontsultibo berarako eta Presidentziarako hauteskundeetan aurkezturiko hautagaitzak betatzeko ahalmena bezala. Baina hala ere, hautagai erreformistak ibilbide zaila zeukan egiteko: lehenik hauteskundeak irabazi eta ondoren Alí Jamenei Lider Gorenaren oztopoak gainditu erreforma politikoak burutu ahal izateko, iraganean Muhammad Jatami erreformistak aurkitu zituen bezala.Emaitzak ezagutu baino egun bat lehenago, Esthel Bonnetek La Razón egunkarian, ez zuen inolako zalantzak "hauteskundeak Ahmadineyad biguntzen dute” bezalako titularra iragartzeko, nahiz eta onartzen zuen garailea edonor izanik sistema politiko iraniarrean ez zirela aldaketa garrantzitsuak sortuko. “Islamiar estremismoa Ekialde Hurbilean modaz kanpo gelditzen ari zel” ere zioen, Libanoko Parlamenturako hauteskundeetan Hezbollahren porrota eta 14-M Koalizio antisirioa eta mendebaldezalearen garaipena zela eta alde batetik eta mendebaldeko komunikabideek Mousavi lehen ministro ohiak lideraturiko "iraultza berdea" deitu dutena bestalde. Bitartean, egun berberan, nahiz eta titularretan ez zuten egiten, beste komunikabide batzuek zioten Washingtoneko institutoek burututako inkesten arabera, egungo presidenteak bozken %43a lortuko zuela, Mousavik %14a lortuko zuen bitartean.
“Lortuko ahal du Ahmadineyadek Irago Presidente hautatua izatea? galderaren aurrean Mikel Ayestaranek ABC egunkarian ezetz zioen, lehen hauteskunde garrantzitsuek zioen bezala, Ayande News komunikabide iraniarra bezala. Bestalde Luciano Zaccara irakasleak TEIM Hauteskunde Behatokiko iraniar hauteskunde aurreko analisian zioen Iranen egindako iritzi inkesteen sinesgarritasuna oso mugatua zela, talde politikoei atxikitutako komunikabideek eginak direlako eta irizpide zientifiko eta estadistiko urriekin gainera. Dokumentu berean honako grafikoa eskaintzen da, non 2008ko abendua eta 2009ko maiatzaren artean egindako inkestak biltzen diren; erderaz ikus dezakegunez orokorrean Ahmadineyad hautagaiari ematen zitzaion garaipena.

Egungo presidentearen garaipena azaltzen zuen lehen datu ofizialak ezagutu eta gero, Mousavi oposizioko hautagaiak Zaintzaileen Kontseiluari hauteskunde iruzurra salatuz hauteskundeen baliogabetzea eskatu zuen , eta Teherángo kaleetatik emaitzen aurka manifestaldiak suertatu dira, Ahmadineyaden jarraitzaileen garaipena ospatzen zuten bitartean. El Mundo egunkariak mendebaldeko analisten harridura aurkeztu du, iruzurraren tesia defendatzen dute eta, nahiz eta momentuz zentzu honetako probarik ez dagoen. Bestalde, El País, egunkarian Moisés Naímek desilusionaturik "aiatolahk gauza galtzera eraman zuela" adierazi zuen, aldaketaren aldeko itxaropenari erreferentzia eginez.
Momtuz hauteskundeen emaitzek garaipen argia eman diote egungo presidenteari eta kontserbadore eta erreformisten arteko tentsio eta aurkaketak sortu ditu. Bi hautagai nagusiek beren burua garailetzat jo dute, Errepublika Islamikoaren barnean lehengo aldiz hauteskunde batzuek legitimitatea kolokan jarriz. Hurrengo astetan gertatuko denaz erne egonen gara, eta hauteskunde emaitza hauen emaitzen ondorioetaz, estatuko prentsak hainbeste kezkatzen dituenak.
*1 Irdudia: Ahmadineyad Teherango hauteskunde ekitaldi batean. Iturria: El Mundo.
*2 Irudia: Irango sistema politikoaren harreman interinstituzionalen organigrama, gazteleraz. Iturria: BBC Mundo, 2005eko ekainaren 6a.
*3 Irudia: 2008ko abendua eta 2009ko maiatzaren artean iraniar komunikabideek egindako inkestak hauteskunde presidentzialetako boto asmoari buruz. Iturria: "Análisis Preelectoral: Irán / Encuestas, participación y claves electorales", Análisis del Observatorio Electoral TEIM, UAM (Madrid, 2009).




0 comentarios on "Komunikabideak Iraneko hauteskunde presidentzialen aurrean"
Subscribe in a Reader
Publicar un comentario